Berriatuko EH Bilduko kideak herria eraldatzeko asmoz agertu dira
Talde "langile eta prestatua" dutela eta herria egitera doazela esan dute. Besteak beste, herriaren aniztasuna balioan jarri, bide gorrien sarea handitzea eta etxebizitza publikoen parkea sortzea dira egin nahi dituztenak.
Berriatuko EH Bilduk herria eraldatzeko asmoa agertu du. Horretarako, “talde langilea eta prestatua” dutela azpimarratu dute. Hala, ekimenak antolatuz, irtenbideak bilatuko dituztela esan dute.
Besteak beste, ondokoak dira koalizioaren asmoak: etxebizitza publikoaen parkea sortzea, bide gorrien sarea handitzea (Markina-Xemeinera eta Mugartegi-Andonegi tartean), herriaren aniztasuna balioan jartzea, kultur etxea berritzea eta auzotarrekin batera auzoetan inbertsioan egiten jarraitzea.
Ondokoak dira Berriatuko EH Bilduko zerrendakideak:
- 1- Jon Arriola Espilla
- 2- Julene Garate Kaltzakorta
- 3- Abel Aristondo Urresti
- 4- Maialen Aulestia Gorostola
- 5- Alex Manzano Rodriguez
- 6- Miren Begoña Arrizabalaga Arrizabalaga
- 7- Beñat Azumendi Arrizabalaga
- 8- Eider Leturiondo Urkidi
- 9- Jon Koldobika Aldazabal Egia