Lekukoen bila dabiltza Markina-Xemeingo istripua argitu ahal izateko
Auto batek txirrindulari bat jo zuen atzo arratsaldean, eta ez zen gelditu. Gertaeraren nondik norakoak argitu nahi ditu Ertzaintzak.
Ertzaintzak lekukoen laguntza eskatu du atzo [maiatzak 15] arratsaldean, Markina-Xemeingo BI-633 errepidean gertatutako istripua argitzeko. 17:30ak aldera auto batek bizikletan zihoan gazte bat jo zuen Markina-Xemeingo saihesbidean. Autoa, Peugeot gorri bat, ez zen gelditu eta alde egin zuen istripuaren lekutik. Hori dela eta, gerateraren lekuko izan ahal direnek Trafiko Zuzendaritzagaz kontaktuan jartzeko eskaera egin dute, 94-607 90 34 35 zenbakira deituta.