Maria Dolores Etxanoren eta Josu Erkorekaren mitina, Ondarroan
Ekitaldia domekan [maiatzak 19] izango da, 13:00etan, Alamedan. Eguraldi txarra egingo balu, ekintza Kofradia Zaharrean egingo dela jakinarazi dute Ondarroako EAJko kideek.
Maria Dolores Etxano Varela Ondarroako EAJren alkategaiak eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Justizia Sailburuak mitina emango dute domekan [maiatzak 19], 13:00etan, Ondarroako Alamedan. Hasiera batean Aitor Esteban egon behar zen mitinean, baina azkenean Estebanek ezingo duela eta haren ordez Erkoreka etorriko dela jakinarazi dute Ondarroako jeltzaleek.
Ekitaldia Aitor Basterretxea Alberdi Ondarroako EAJren zerrendakideak aurkeztuko du. Eguraldi txarra egingo balu, ekitaldia Kofradia Zaharrean egingo litzatekeela jakinarazi dute.