Azkenaldian txirrindulariek Lea-Artibain edukitako istripuak salatzeko elkarretaratzea egingo dute Markina-Xemeinen
Elkarretaratzea martitzenean [maiatzak 21] egingo dute, Aulestira joateko bidearen pareko biribilgunean. Txirrindulari guztiei agerraldian parte hartzeko eskaera egin diete.
Azkenaldian Lea-Artibaiko errepideetan txirrindulariek edukitako ezbeharrak salatzeko elkarretaratzea egingo dute martitzenean [maiatzak 21], 19:30ean, Markina-Xemeinen. Agerraldia Aulestira joateko bidearen pareko biribilgunean egingo dute, eta antolatzaileek eskualdeko txirrindulari guztiei ekintzan parte hartzeko dei egin diete. Azaldu dutenez, elkarretaratzean eskualdeko txirrindulari elkarteek elkarlanean prestatutako aldarrikapen testu bat irakurriko dute.