Atletismo Eguna hartuko du Lekeitioko plazak
Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta txikien mailetako atletek parte hartuko dute. 11:00etan hasiko dira probak.

Atletismoagaz gozatzeko aukera eskainiko du domekan [maiatzak 26], Lekeitoko Plazan Tximista atletismo taldeak. Aurten, bigarrenez Atletismo Eguna antolatu dute, eta 11:00etatik aurrera, proba ezberdinetan parte hartzeko aukera edukiko dute aurrebenjamin, benjamin, alebin eta txikien mailetako atletek. 2006tik 2012ra urteetan jaioak dira, biak barne.
Tximistakoek jakitera eman dutenez, 10:15etik 10:45era arte egongo da zabalik izen emotea bertan plazan. Mailen arabera proba ezberdinak egin beharko dituzte atletek. Aurrebenjamin eta Benjaminak 60m leunak, 4x60m erreleboak eta Vortex jaurtiketa, eta Alebin eta infantil mailakoek 60m leunak, 4x60m erreleboak eta Altuera jauzia.
Parte hartzaile guztiek opari txiki bat jasotzeko aukera izango dute.