Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal erromeriak egingo dituzte zapatuan, Mutrikun eta Lekeition

Mutrikun goizean egingo dituzte ekintzak, aurten ez delako nahiko jende animatu. Lekeition, ostera, goizean zein arratsaldean egingo dituzte ekintzak.

Dantzaria, iaz, Mutrikuko Euskal Erromerian.
Asier Alkorta
Lekeitio,Mutriku
2019/05/23

Mutrikun Gure Ametsa dantza taldeak antolatuta egingo dute Euskal Erromeria zapatuan [maiatzak 25]. Azken urteetan egun osoko jaia egin izan badute ere, aurten, jendea nahikoa motibatuta ez dutela ikusi eta jaia goizean egitea erabaki dute. Zehatz esateko, 12:00etatik 15:00etara egingo dira kalejirak eta dantzak, Goiko Plazan zein Beheko Plazan.

“Iaz lortu genuen jendea eta taldeak batzea. Aurten, baina, jaia goiz partera mugatzea erabaki dugu”, esan dute Gure Ametsa dantza taldeko kideek. Aurreko urteetan ere, arratsaldean Beheko Plazan egiten zen erromerian ez zuela jende askok parte hartzen esan dute. “Askotan plaza erdi hutsik geratzen zen, eta horretarako, hobeto ikusi dugu erromeriarik ez egitea”.

Erabakia hartzerakoan kontuan eduki dute baita ere egun horretan Mutriku Futbol Taldeko beteranoen partidua ere badagoela futbol zelaian. “Bestetik, egun osoko jaia izanda, batzuentzako luzeegi egiten zen, eta nahiz eta eguerdirako animatzen ziren, arratsaldean erretiratu egiten ziren”. Hala, aurten ez dagoela parte hartzeko aitzakirik esan dute, eta herritar guztiei kalera ateratzeko eta dantzekin eta dantzariekin giro ederrarekin gozatzera animatu nahi izan dituzte. “Atera daitezela kalera, eta ondo pasa dezatela”.

Zehaztu dutenez, 50 dantzari inguru izango dira herriko kaleak dantzekin jantziko dituztenak. Eta eguraldi txarra iragarrita badago ere, momentuz ez dutela ezer aldatzeko erabakirik hartu gaineratu dute. “Oso eguraldi txarra dago emanda, baina momentuz ez dugu beste planik pentsatu”.

Lekeition zapatuan [maiatzak 25] 12:00etan hasiko da kalejira, Merkatu Plazatik; dantzariak Txikirri-Txikirri taldeagaz aterako dira kalera. 18:30ean erromeria egongo da Independentzia plazan, Trikizio taldeagaz. Jaiagaz amaitzeko, 19:30ean Baigorriko Gaiteroen saioa egongo da, plazan baita ere.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.