Koldo Goitia: "Lekeitiok benetako aldaketa bat behar zuen, eta aldaketa hori geditzeko etorri da"
Kanpaina amaierako mitina egin du Lekeitioko EAJk udaletxe aurreko eskaileretan. Koldo Goitia Lekeitioko alkate eta EAJren alkategaiak, Ana Otadui Bizkaiko Batzar nagusietako lehendakariak eta Josu Erkoreka sailburuak parte hartzu zuten.
2015ean hasitako aldaketa geldiezina dela azpimarratu zuen atzo [maiatzak 23] Lekeitioko EAJren mitinean, Koldo Goitia Markuerkiaga Lekeitioko alkate eta EAJren alkategaiak. Lekeitiarren olatua geldiezina dela esan zuen, “azken lau urteetan erakutsi dugulako Lekeitio aurrera eroateko gaitasuna daukagula, proiektuak planteatzeko eta garatzeko gaitasuna”. Ana Otadui Bizkaiko Batzar nagusietako lehendakaria eta Josu Erkoreka sailburua izan zituen ondoan Goitiak, atzoko ekitaldian, besteak beste.
Argi geratu dela esan zuen “Lekeitiok benetako aldaketa bat behar zuela”, eta aldaketa hori gelditzeko etorri dela azpimarratu zuen Goitiak. “Lekeitiarron olatua geldiezina da, indartsu aurrera goaz”.
Lekeitio “blokeotik atera” eta azken lau urteetan lan asko egin dutela aitatu zuen. “Emandako berba bete dugu, eta emaitzak begi bistan daude. Baina oraindik asko daukagu egiteko, ni neu ez naiz konformatzen, gehiago nahi dugu. Lekeitiarren bizi kalitatea hobetzeko gehiago”.
Hurrengo lau urtera begira ere EAJk “programa serio eta erreal bat” aurkezten duela azaldu zuen, “herritik sortutakoa, Lekeitio hobetzen jarraitzeko”. Programa bete-betakoa dela argitu zuen: “lehentasunak argi eta garbi zehazten dituena, konprometitua, herriaren beharrizanei lotuta eta parte-hartzetik sortua. 250 pertsonak baino gehiago parte hartu duzue”.
Ilusioz beteta eta indarrak berriztuta datozela jakinarazi zuen. “Ni neu, harro nago talde honen parte izatea, Euzko Alderdi Jeltzalearen parte. Eskerrik asko azken lau urte honetan izandako laguntzagatik, zuen babesagatik”.
Programako ildo nagusiak ere zenbatu zituen Goitiak: Aparkatzeko 200 plaza berri sortu, portua antolatu eta indartu, Maderas de Lekeitio berreskuratu, auzoak hobetzen jarraitu, gazteei zuzendutako Etxebizitza Sozialak, eskoletako patioan aterpe bat egin, futbol zelaia berritu eta itsas kirol gunea sortu, Bizkaibus garraio publikoa hobetu, Eluntzeta eta saihesbidea lotu oinezkoentzat, Abaroa Jauregia, Mendieta Ontziola, Garraitz irla, Armintxe, Lekeitio 700…”.
Eredu bi daudela esan zuen Goitiak, azken lau urtetakoa eta aurreko agintaldikoa. “Paralisisa edo aurreruntz egitea, konfrontzaioa edo lasaitasuna, gauzak egin edo ez egin; horrek dira herri honetan dauden modelo biak, eta gureak, bere fruituak emon ditu”.
“Talde on bat” aurkezten direla esan zuen, “herritarren benetako beharrizanei erantzuna emateko prest dagoena”. Hurrengoek osatzen dute Lekeitioko EAJren hautagaien zerrenda:
- 1- Koldo Goitia Markierkiaga alkategaia
- 2- Amaia Antxustegi Ziarda
- 3- Mertxe Arrizubieta Basterretxea
- 4- Josu Itza Onaindia
- 5- Ainize Altzibar Salegi
- 6- Eneko Atxa Castro
- 7- Abel Iriondo Lejardi
- 8- Oier Zuberogoitia Atxurra
- 9- Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea
- 10- EguzkiƱe Arrasate Anakabe
- 11- Isabel Mendiguren Laka
- 12- Joseba Izagirre Ikazuriagagoitia
- 13- Amagoia Acordaerrementeria Cortazar
- 14- Marielena Elordi Kaltzakorta
- 15- Mikel Anton Zarragoitia
- 15- Alberto Cazalis Urbieta