Aulestiko IX. Motor Irteera egingo dute zapatuan
10:00etan batuko dira Aulestiko plazan moto gidariak, eta Zumaiarantz abiatuko dira. Izena emateko, 659132894 (Joni) telefono zenbakira deitu behar dute interesatuek, osteguna baino lehen.
IX. Motor Irteera egingo dute zapatuan [ekainak 1], Aulestin. Moto gidariak 10:00etan elkartuko dira herriko plazan, eta jarraian, Zumaiarantz abiatuko dira. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Lekeitio, Ondarroa, Mendaro, Elgoibar, Azkoitia eta Azpeitia zeharkatuko dituzte. Ostean, Itziarren bazkalduko dute.
Izen ematea
Zapatuko motor irteerara joan nahi duenak ostegunera arte [maiatzak 30] izango du izena emateko aukera. Horretarako, 659132894 (Joni) telefono zenbakira deitu behar dute interesatuek.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, hamabost pertsonek eman dute dagoeneko izena, eta guztira 20 moto gidari inguru batuko direla uste dute.