Aulestiko Mendi Martxa Batzordeak Errioxara irteera egingo du ekainaren 8an
Ekainaren 5era arte dago izena emateko epea irekita; bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek, bata luzea, eta bestea laburra.
Aulestiko Mendi Martxa Batzordeak Errioxara irteera prestatu du ekainaren 8rako [zapatua]. Hilaren 5era arte [eguena] izena eman ahal da, udaletxean: 94-627 90 06.
Parte hartzaileak 08:00etan irtengo dira autobusean, Torrezelaitik, eta iluntzean bueltatuko dira Aulestira. Antolatzaileek bi ibilbide antolatu dituzte. Luzeenak 8 kilometro izango ditu, eta bi ordu eta erdian egingo dutela aurreikusten dute; Salinillas de Burandonetik abiatuko dira eta San Ginesen amaituko dute. Laburra, ordea, 2 kilometrokoa da, Labastidatik San Ginesera joango dira laburra egiten dutenak.
Jakitera eman dutenez, Jatorrena jatetxean bazkalduko dute, 14:30ak aldera. Hain zuzen, izena ematean 35 euro ordaindu beharko dituzte herritarrek, bazkaria ordaintzeko. Autobusa, ostera, mendi martxako antolakuntzaren kontura izango da.