Bana berdindu dute Mutriku eta Realeko beteranoek San Migelen
Talde donostiarreko gola Jandrok sartu du. Etxeko taldearen gola, berriz, Txartxak sartu du.
Mutriku Futbol Taldearen 75. urteurrenaren baitan antolatu dituzten ekintzen artean Mutrikuko eta Realeko jokalari ohiez osatutako beterano taldeen futbol partidua jokatu zuten zapatu [maiatzak 25] arratsaldean San Migelen.
Futbol zelaiara hurreratu zirenek bana amaitu zen norgehiagoka polita ikusteko aukera aparta eduki zuten. Lehen gola talde donostiarrentzat izan zen. Jandrok sartutako golari esker markagailuan aurretik ipini ziren. Berdinketaren gola, berriz, partiduaren bigarren sartu zuen etxeko taldeak. Txartxa izan zen golegilea.
Barikuan [maiatzak 24], berriz, Gaur egungo futbola mahai ingurua egin zuten. Horretan, futbolari buruzko iritzia eman zuten Fran Garagarza Eibar taldeko kirol zuzendariak, GarbiƱe Etxeberria Realeko emakume taldearen kirol zuzendariak, Leire Fernandez Mutriku FTko emakume taldeko entrenatzaileak eta Mikel Etxarri futbolari ohia, entrenatzailea eta euskal selekzioko hautatzaile ohiak. Saioa Txemi Galarraga kirol kazetari eta esatari mutrikuarrak gidatu zuen.