Nekane Lasarteren margolanen erakusketa, Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan
Margolaria izateaz gain, soprano ohia ere bada Lasarte. Ekainaren 16ra arte egongo da haren margolanen erakusketa Ondarroan.
Astelehenetik barikura 18:30etik 21:00etara egongo da Udal Erakusketa Aretoa zabalik. Zapatu-domeketan, ostera, 12:00etatik 14:30era eta 18:30etik 21:00etara bisitatu ahalko da. Lasarte bera ere erakusketan egongo da, beraz, bisitariek egilearekin aurrez aurre egoteko aukera edukiko dute.
Lasarte Errenterian jaio zen, eta Donostiako Kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak MÂȘ Teresa Hernandezekin. Gerora Parisen jarraitu zituen ikasketak. Donostiako Ganbera Orkestrako soprano bakarlaria izan zen, eta besteren artean, Etorki ballet eta abesbatzako sopranoa ere izan zen. Erdi Aro eta Errenazimenduko abesbatzako irakasle eta aditua da, eta Eresmin abesbatza sortu zuen. Abesbatza horrekin hainbat disko kaleratu zituen.