Maria Teresa Balmaseda eta Rikardo Davila Gonzalez omendu ditu Mutrikuko Anaiarte biltokiak
Anaiartek urteko bazkaria egin du gaur [ekainak 8] Miruaitz frontoian. 160 lagun inguru batu dira.
Mutrikuko Anaiarte biltokiak urteko bazkaria egin du gaur [ekainak 8], Miruaitz frontoian. Urtero egin modura, elkarteko kideak bazkaltzen batu dira, eta nola ez, aurten ere ez da omendurik falta izan; Maria Teresa Balmaseda eta Rikardo Davila Gonzalez izan dira aurtengo omenduak. Elkarteko ordezkariek esan dutenez 160 lagun batu dira bazkaltzen. Bazkalostean Gauargi orkestrak jarri du musika, eta elkarteko asko eta asko dantzan ibili dira, iluntzera arte.