Apirilean zendu zen Jaime Urrutia Beitiari omenaldia egin dio Aurrera Kirol Elkarteak
Senideak ere Zaldupen egon ziren omenaldia ikusten. Partidua 1-4 amaitu zen. Etxeko taldea markagailuan aurretik jarri bazen ere talde armaginak markagailua iraultzea lortu zuen bigarren zatian.
Zapatu [ekainak 8] goizean Jaime Urrutiaren omenezko partidua jokatu zuten Aurrerako beteranoek Eibarko beteranoen aurka. Denboraldi amaierako partidua aitzakia hartuta, “merezitako omenaldia” eskaini zioten elkarteko ordezkari eta laguntzaile izandakoari. “Beteranoek merezitako omenaldia eskaini nahi diote horrela Urrutiari, urte luzez berak emandako laguntza guztia modu batera aitortzeko. Taldeko kideek harreman oso estua eduki zuten euren jokalari sasoian. Besteak beste, 3. mailako taldearen ordezkaria izan zen”.
Neurketa hasi aurretik txalo zaparrada batekin amaitu zen minutu bateko isilunea gorde zuten. Atsedenaldian, berriz, zuzendaritzako kideek eta beteranoen bi taldeetako kapitainek oroigarriak eman zizkioten omenduaren semeari berdegunean. Senideak ere Zaldupen egon ziren omenaldia ikusten. Partidua 1-4 amaitu zen. Etxeko taldea markagailuan aurretik jarri bazen ere talde armaginak markagailua iraultzea lortu zuen bigarren zatian.