Giro onean egin dute Ondarroako Judo Topaketa
Ondarroako Artibai Judo Taldeak antolatuta, benjaminaurreko, benjamin eta alebin mailako topaketa egin zuten zapatuan [ekainak 8] Ondarroako Zaldupe kiroldegian. Ondarroako gazteekin batera Irungo, Andoaingo, Usurbilgo, Legazpiko, Azpeitiko eta Arrasateko taldeko judokek parte hartu zuten topaketan. Denetara, 180 kirolari batu ziren.
Domekan [ekainak 9], berriz, Usurbilgo topaketan parte hartu zuten Artibai Judo Taldeko benjamin eta alebin mailako 16 judokek.