Liburutegiko liburuak kalean eskuragarri jarriko ditu udalak
Umeen irakurzaletasuna bultzatzea da helburua nagusia. 2015az geroztik antolatzen dute ekimena.
Umeen irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, Berriatuako Udalak Liburutegia kalera ekimena antolatuko du eguenerako [ekainak 13]. Gaztetxoak txikitatik irakurtzen hastearen garrantziari helduz, liburutegian alokatzeko aukeran dauden liburuak udaletxe plazan eskuragarri jarriko dituzte egun osoan zehar.
2015. urtetik egiten duten ekimena da, eta 4 urtetik 12ra bitarteko neska-mutilak gerturatu izan dira aurreko ekitaldietan. “Herriko gaztetxoenei zuzenduta dago. Hauek kalera jaitsi eta liburuak eskuetan hartzea, irakurtzea, nahi dugu”, azaldu du Jon Arriola Berriatuako alkateak.