Mutriku Futbol Taldeak agur beroa eman dio Mutxur kapitainari
Urteurren ekitaldien barruan, gainera, futbol munduari buruzko Jokoz Kanpo antzerkia taularatu zuten kiroldegian zapatu iluntzean. 200 lagunetik gora batu zituen Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreen emanaldiak.
Mutriku Futbol Taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekintzen artean Mutriku eta Aurrerako nagusien mailako gizonezkoen partidua jokatu zuten zapatu [ekainak 8] arratsaldean, San Migel futbol zelaian. Partidua gainera, Ander Prieto Andonegi Mutxur kapitainak jokatu zuen azkena izan zen.
Partidu berezi bezain hunkigarria izanik, jende asko batu zen San Migelgo harmailetan. Norgehiagoka etxeko taldeak irabazi zuen. Azkaratek, Kaialdek eta Mutxurrek egindako golei esker 3-0 irabazi zuten. Amaieran, bi taldeek ohorezko pasilloa egin zioten kapitainari. Mutxur zeharo hunkituta igaro zen pasillotik, eta ondoren, futbol talde bien, jokalarien eta senitartekoen hainbat opari jaso zituen.