Lekeitioko Kalekak 'The Big Game' proiektuan parte hartzeko aukera zabaldu du
Lokke/Olatz de Andres dantza konpainiaren sorkuntza ikastaroan eta The Big Game ikuskizunean parte hartu ahalko dute interesdunek. Izena ekainak 23 aurretik eman behar da Kalekaren webgunean.
Dantza eta xakea batzen dituen The Big Game proiektu padagogiko eta komunitarioan parte hartzeko deialdia zabaldu du Lekeitioko Kalekak. Lokke/Olatz de Andres dantza konpainiak bere sorkuntza ikastaroan eta The Big Game ikuskizunean parte hartzeko aukera eskaini du, eta mugimendua, dantza eta esperientzia eszeniko eta kolektiboa biltzen dituen tailerrean parte izateko aukera horren berri eman dute.
Deialdia, mugimendua, sormen artistikoa, proiektu komunitario eta sozialak, dantza ikasle, arte dramatikoko ikasleak eta abarretan interesa duten 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. “28pertsonaz osatutako taldearen partaide izan zaitezke, konpainiako dantzariekin batera 8 eguneko iraupena izango duen ikastaroan parte hartuz eta uztailaren 19an Lekeitioko Kaleka jaialdian egingo den The Big Game ikuskizunaren bertsio berriko esperientziaz gozatuz”.
Tailerrean parte hartzeak ez du inongo kosturik. Hori bai, 8 egunetan zehar, 5 ordu jarraian eta ikuskizunaren egunean libre egotea eskatzen dute. Tailerra uztailaren 11tik 18ra emango dute, eta ekitaldia uztailaren 19an izango da, 22:00etan.
Kalekaren webgunean egin daiteke eskaera proiektu horretan parte hartzeko. Izena ekainaren 23a baino lehen eman behar da.