Ondarroako udako ludoteka ekainaren 24an zabalduko dute
2013, 2014 eta 2015ean jaiotako haurrei zuzendutako egongo da aisialdi eskaintza. Gurasoentzako informazio batzarra egingo dute ekainaren 21ean.
Haur Hezkuntzan dabiltzan ikasleei zuzenduta, aurten ere, udako ludoteka zerbitzua eskainiko du Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak, Ondarroako Udalaren laguntzagaz. 2013, 2014 eta 2015ean jaiotako haurrei zuzenduta egongo da aisialdi eskaintza, eta ekainaren 24tik uztailaren 30era bitartean, kanpoko ekintzez gozatzeko aukera edukiko dute bertan parte hartuko duten haurrek. Zerbitzua udal ludotekan eskainiko da, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:30era.
Guztia antolatzeko, gurasoentzako informazio batzarra antolatu dute. Ekainaren 21ean, 18:00etan, udal ludotekan bertan batzeko deia egin dute. Informazio gehigarria jaso edota ludotekan izena eman nahi dutenek 94-683 14 16 telefonora deitu beharko dute.