2019/6/19

Badatoz Iparraldeko Haizeak Lekeitiora

Barikuko bertso saioari lekukoa hartuta, Gisatu Txapelketa izango da zapatuan Aittitxa Txiki Kultur Elkarteak antolatzen duen jaialdiaren eskaintza nagusietako bat.

Arrain Bideko festa egingo dute Mutrikuko Laranga auzoan

Arrain Bide Festa hamalaugarrenez egingo dute zapatuan [ekainak 22]. Esku pilota txapelketa, jokoak, bazkaria eta mus txapelketa antolatu dituzte aukeran. Auzotarrak eta herritarrak jaiaz gozatzera gonbidatu dituzte.

Mutrikuko eta Aurrerako jokalariak. Argazkia: Alberto Gorritiberea

Mutriku Futbol Taldeak Herri Jaia egingo du zapatuan

Berdel erre jana, herri bazkaria eta sari banaketa egingo dituzte. Bazkaritarako azken txartelak salgai daudela gogorarazi dute Mutriku Futbol Taldeko arduradunek.

Ondarroako udako ludoteka ekainaren 24an zabalduko dute

2013, 2014 eta 2015ean jaiotako haurrei zuzendutako egongo da aisialdi eskaintza. Gurasoentzako informazio batzarra egingo dute ekainaren 21ean.

San Joan sua, Ondarroan

Herritarrak Ondarroako Akelarrean parte hartzera gonbidatu dituzte

Hitzordua 22:00etan ipini dute, Arrigorri hondartzaren inguruan. Parte hartu nahi duten herritarrei Erdi Aroko arropekin jantzita agertzeko eskatu diete.

Herritarrak, argazki erakusketa ikusten, Gabon jaietan.

'Mendexarrok lanean' da aurtengo Mendexako argazki zaharren erakusketaren gaia

Urrira arte izango dute herritarrek udaletxean argazkiak uzteko aukera. Leixarra Ondarea Babesteko Elkarteko kideei ere zuzenean eman ahal zaizkie.

Zapato Azuleko 22. Kamiseta Azokak 19 kamiseta postu edukiko ditu

Zazpi postu Ondarroako taldeenak izango dira, eta hamabi Euskal Herri mailakoak. Horiez gain, eta urtero modura, Ondarroako Turismo Bulegoak ere mahaia edukiko du, turismo informazioagaz.

Gehiago