Kioskoa jarriko dute San Juan Talakon, Garraitz Parke Arkeologikoa finantzatzeko
Hitzarmena sinatu dute Lekeitioko Udalak eta Atabaka kultur elkarteak.
San Juan Talakon kioskoa jartzea adostu dute Lekeitioko Udalak eta Atabaka kultur elkarteak. Elkarteagaz hitzarmen bat sinatu dutela jakitera eman du udalak, eta horren bidez elkarteak Garraitz Parke Arkeologikorako finantzazioa lortzea bilatuko du.
“Uda sasoian kioskoarekin lortutako irabaziak Garraitz irlako parke arkeologikoaren finantzaketarako izango dira”, zehaztu dute. Adostutako hitzarmenak bi urteko iraupena izango du.