X. Gure Balioak Sariaren hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu dute
Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 14an amaituko da. Sariari buruzko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko inprimakia Debegesaren webgunean daude eskura.
Debegesa eskualdeko garapen agentziak sustatu eta antolatu du urtero sariketa, eta Debabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean sustatu dituen giza balioei aitortza egitea du xede sariak. Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 14an amaituko da. “Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere”.
Gure Balioak Sariak bereziki indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira. Proposamenak egiterako orduan, hautagaiek zenbait baldintza bete beharko dituzte. Debabarrenean jaioak izan beharko dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie; eskualdearekin lotura izan beharko dute; eta, balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi beharko dute.
Sariari buruzko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko inprimakia Debegesaren webgunean daude eskura. Informazio gehiago nahi duenak 943-82 01 10 telefonora deitu edo komunikazioa@debegesa.eus helbidera idatzi dezake.
2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria. Honakoak izan dira aurreko urteetako saridunak:
- 2018: Julen Zabaleta Barrenetxea (Elgoibar).
- 2017: Felix Etxeberria Larrañaga (Elgoibar).
- 2016: Nerea del Campo Agirre (Eibar).
- 2015: Antonio Cancelo Alonso (Puebla de Sanabria, Zamora).
- 2014: Sabin Osoro Unzueta (Elgoibar).
- 2013: Carmelo Urdangarin Altuna (Deba).
- 2012. Jesus Bilbao Azpiri (Elgoibar).
- 2011: Gemma Agirregomezkorta Laka (Elgoibar).
- 2010: Mari Tere Gantxegi Juaristi (Eibar).