Pertsonen bizi baldintza duinak bultzatzea izan behar da ekintza politikoaren lehentasuna pentsiodunen ustez, eta horregatik, euren aldarrikapenak eraman dituzte Gernika-Lumoko Batzar Nagusietara, "euren eskaerak babes ditzaten".
Sozialisten zortzi botoei esker, lehen bozketan gehiengo osoz izendatu dute Rementeria ahaldun nagusi. Datozen lau urteotan alboan izango dituen diputatuak aurkeztu ditu, tartean Ainara Basurko ondarrutarra. Basurko Sustapen Ekonomikoaren foru diputatua izango da.
Zapatuan [ekainak 29] ospatuko dute Ondarroan, 22. Zapato Azule. Jaiak Alde Zaharra eze, herriko beste eremu batzuk ere zipriztinduko ditu aurten. Frontoian eta Kafeatzean ere zer ospatua egongo da. Dinamartxetan 239 lagunek parte hartuko dute. Hemen egitaraua, iazko argazki galeria eta bideoa eta gainerako informazio guztia!!!
San Pedro jaiak ospatuko dituzte Lekeition barikutik astelehenera bitartean. Erraldoi bikote berriak alaituko du herria.
Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 14an amaituko da. Sariari buruzko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko inprimakia Debegesaren webgunean daude eskura.
Eusko Label eta Euskotren ligetako jardunaldiak lehiatuko dituzte domekan [ekainak 30], 14 urteren ostean. Zapatuan [ekainak 29], aldiz, KAE2ko arraunlariek Castro Urdialesen dute hitzordua, eta ETEkoek Baionan.
Ekainaren 1an hasi zuten txapelketa eta uztailaren 28an jokatuko dituzte puntistek finalak, Miruaitz frontoian.
LGTBIQ+ pertsonen eskubideak aldarrikatuko dituzte barikuan [ekainak 28]. Markina-Xemeinen lehenengoz egingo dituzte Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguneko ekintzak.
Tailerra Zabiel kultur etxeko ganbaran emango dute, abuztuaren 26tik 30era, eta bertan 2004 eta 2011 urten jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Iazko tailerretan parte hartu zutenek ere parte hartu ahal izango dute.
2018-2019 denboraldiko balantzea egin eta hurrengo denboraldiko kirol proiektua aurkeztuko dute barikuan [ekainak 28], Kofradia Zaharrean.