Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zabalik dago Mutrikuko Gazte Robotika tailerrean parte hartzeko izen ematea

Tailerra Zabiel kultur etxeko ganbaran emango dute, abuztuaren 26tik 30era, eta bertan 2004 eta 2011 urten jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Iazko tailerretan parte hartu zutenek ere parte hartu ahal izango dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/06/27

Iazko udan edukitako harrera bikainaren ostean, Gazte Robotika egitasmoak aurten ere robotika sorkuntza tailerrak eskainiko ditu Mutrikun. Tailerrak 20 orduko iraupena edukiko du, eta Mutrikuko Zabiel kultur etxeko ganbaran emango dute, abuztuaren 26tik 30era. Izen ematea zabalik dago honako webgunean. “Udalak diruz lagundutako tailerrak dira, eta parte hartzaileek 30 euro ordaindu beharko dituzte”. Gogorarazi dutenez, plaza mugatuak dira.

Mutrikuko Udal Garapen Sailak eta Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak bultzatu dute elkarlanean Gazte Robotika hezkuntza egitasmoa, eta aurreratu dutenez, tailerrean 2004 eta 2011 urteen jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. “Talde lana sustatuz, gaztetxoek teknologiarekin ikasi, eta ondo pasatzeko aukera izango dute euren robot propioak sortuz eta programatuz”.

Robotika alorrean Lego Mindstorms EV3 plataformarekin egingo dute lan. Berritasunen artean, joko edota erronka berriak diseinatu dituzte, gaztetxoek euren proiektuetan aplika ditzaten. Azpimarratu dutenez, iazko tailerretan parte hartu zutenek ere parte hartu ahal izango dute, eta ikasten jarraitu, sormena landuz eta konponbide teknologiko berritzaileak garatuz. Erronkei buruzko informazio gehigarria Gazte Robotika egitasmoaren webgunean kontsultatu ahal izango da. “Aukeran Space, Rally, 1vs1 edo Rescue erronken artean hautatu ahal izango dute”. 

Gainera, tailerretan euren proiektuak diseinatu eta garatu ostean, irailaren 28an Elgoibarren egingo den Euskadiko 3. Hezkuntza Robotika Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute, doan. “Tailerretan parte hartzea eta lehiaketan parte hartzea ez dira sinonimo. Erronka berdinak prestatuko ditugu, eta gaztetxoak txapelketan ere parte hartzera animatuko ditugu, baina lehiaketan parte hartzea erabat borondatezkoa izango da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.