Arnasa Eguna elkartasun jaia egingo dute bosgarrenez urtez jarraian zapatuan [uztailak 5], fibrosi kistikoa duten pertsonen eta familien alde. Arnasa elkartekoek, gainera, film emanaldi bat ere antolatu dute barikurako.
Iaz martxan jarri zuten Mendexako Akuikultura Parkea moskuiluak hazteko hamabi plataforma horizontalek (longline) osatzen dute, eta, aurten, 100 tona muskuilu ekoiztea espero dute arduradunek.
Txirrindulariek 79,6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Lea-Artibai eskualdean zehar. 16:30ean irtengo dira errepidera.
Zapatuan final laurdenak jokatuko dira, uztailaren 14an finalaurrekoak eta finala Karmen Egunean erabakiko da. 15 tantoko bi set jokatuko dituzte final laurdenetan.
Boleibolean jolasteko gunea hondartzaren goiko aldean ipini dute, eta saskibaloian aritzekoa, berriz, hondartza ondoko pasealekuan. Zerbitzua doakoa da, eta egunero egongo da zabalik, 10:00etatik 21:00etara.
Txan Txun Txun panpinak irakurriko du aurten pregoia udaletxeko balkoian, eta herriko dantza taldeko Lander Arriagak jaurtiko du txupina.
2006-2012 urteetan jaiotako neska-mutilek adin bakoitzera egokitutako distantziak osatu beharko dituzte igerian, bizikletaz eta aringa-aringa.