Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Musika izango da Amorotoko jaietako protagonista nagusia

Txan Txun Txun panpinak irakurriko du aurten pregoia udaletxeko balkoian, eta herriko dantza taldeko Lander Arriagak jaurtiko du txupina.

San Martin jaiak, 2015ean, Amoroton. Argazkian, koadrilla bat, paella bazkaltzen, plazan. Herritarrak, iazko paella janean.
Ander Makazaga
Amoroto
2019/07/03

Uda iristearekin batera, herriz herri eta jairik jai parranda giroan murgiltzen dira gazte asko. Eta jai ospetsurik baldin badago, uztaila hasiera honetan batez ere, Amorotoko San Martin jaiak dira. Gaur hasi eta domekara bitartean, herrira jende asko hurbilduko dela aurreikusi du Ibon Gabiola Amorotoko alkateak. Txupina 20:00etan jaurtiko dute udaletxeko balkoitik, eta Txan Txun Txun panpinari ongi etorria emanez hasiko dituzte jaiak. «Azken urteetan indarra hartu duen ekimena da, eta bizilagunek gogo handiz itxaroten dute», baieztatu du Gabiolak.

Txan Txun Txunek berak irakurriko du pregoia, eta herriko dantza taldeko Lander Arriagak jaurtiko du txupina. «Aurreko urteko jai bukaeran erabaki ohi da hurrengo urtean nor izango den txupina jaurtiko duena». Ostean, aldiz, musikak alaituko du Amorotoko plaza, Gozategi erromeriak lehenik, eta DJ Bullek gero. Biharko, San Martin egunerako, gaztetxoenentzako zein nagusientzako egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Mezaren ondoren, Arta-Nagusi dantza taldearen saioaz gozatzeko aukera izango dute herrian.

Arratsaldean, aldiz, umeek puzgarriekin jolasteko gunea izango dute, baita apar jaiaz disfrutatzeko tartea ere. Iluntzean, berriz, mariatxien emanaldia egongo da. «Puro Relajo taldea ekarri dugu, batez ere nagusiengan pentsatuz. Orokorrean oso egun lasaia izango da biharkoa, barikutik aurrera baitator benetako martxa», azaldu du Gabiolak. Asteburu jendetsua Kontzertuen egunak erakartzen du urtero jende gehien herrira.

Bariku gauean [uztailaren 5a] inguruko herrietako gazteak frontoian elkartzen dira sasoiko musika talde arrakastatsuenak entzuteko asmoz. Aurten, Huntzak, Nikotinak eta Maconakek emango dituzte kontzertuak, eta bost euro ordaindu beharko dituzte zaletuek. Ostean Bide Batez erromeriak eskainiko du emanaldia. «Sortzen den giroa paregabea izaten da», azaldu du alkateak.

Hitzordu nagusia musikarekin lotutakoa bada ere, aurretik, desafio «eder» bat lehiatuko dute Amorotoko eta Mendaroko herritarrek. Kotxe bati tiraka Amoroton gora igo beharko dute batean zein bestean sortu dituzten talde brezietako kideek. «Taberna giroan sortu ohi diren desafioen antzekoa da. Mendaroarrek era honetako erronkak asko egiten dituzte, eta guk ere gurean talde bat sortu dugu propio». Elkarrekin ondo pasatzeko jarduera bat da: «Lagunarteko desafioa da, eta oroigarri sinboliko bat emango diegu irabazleei. Ostean afaltzera joango dira bi taldeetako kideak». Zapatua [uztailaren 6a] izango da amorotarren «egun handia»,

Herritarren Eguna. Kuadrillek paellak egingo dituzte 12:30etik aurrera, izan ere, herritarrak elkartzeko aitzakia paregabea da urtero antolatzen duten lehiaketa.  Ostean, 15:00etan, «kuadrillen eta hirugarren adinekoen bazkari herrikoia» egingo dute plazan. «Antolatzen dugun laugarren urtea da. Herritarrei omenaldia egiten die ekimen honek», gogorarazi du Gabiolak. Hala, bazkalosterako, «arratsaldea animatzeko moduko jolasak» prestatu dituzte, horretarako, hiru talde sortuz: lehena amorotarrek osatutakoa, bigarrena Amorototik irten eta beste herrietara bizitzera joan direnek osatutakoa, eta azkenik, etorkinen taldea. Helburua harremanak sendotzea dela dio alkateak.

Domekan [uztailaren 7a], San Martin jaien azken egunean, Mus eta Briska txapelketak jokatuko dituzte herritarrek, arratsaldean. Izena partidak jokatu baino ordu laurden lehenagora arte eman beharko dute interesatuek: 15 euro bikote bakoitzak musean aritzeko, eta 10 euro briskarako. Irabazleek txapela jasoko dute oparitan.

Gababusak. Barikuan, Lea-Artibaiko herrietatik autobus zerbitzu bereziak egongo dira martxan Amorotora hurbiltzeko. Txartelak udaletxeetan eskuratu beharko dituzte interesatuek. Bestalde, Lekeitio eta Amoroto arteko zerbitzua ere egongo da, 21:00etatik 07:00etara egingo ditu autobusak joan-etorriak. Gaur eta zapatuan, Amoroto Lekeitio eta Markina-Xemeinekin lotuko dituen autobusak egongo dira: 21:30 eta 22:30ean Lekeitiotik; 21:00etan Markina-Xemeindik. Itzulerako autobusak Lekeitiora bidean joango dira 04:00etan eta 06:30ean; 05:00etan Markina-Xemeinera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.