Joseba Gezuraga lekeitiarra izango da EAko jarduneko idazkari nagusia
Eusko Alkartasunako Asanblada Nazionalak Joseba Gezuraga (Lekeitio, 1959) aukeratu du Eusko Alkartasunako jarduneko idazkari nagusi, eguenean egindako alderdiaren Asanblada Nazionalean. Gezuragak zuzenduko du idazkari nagusia aukeratzeko barne-prozesua.

Joseba Gezuraga “Udalgintzari lotutako gizona” dela esan du EAk, ohar bidez. Izan ere, Lekeitioko zinegotzia izan zen 1987tik 1999ra bitartean. Era berean, zortzi urtez izan da EAko Asanblada Nazionalaren presidentea, eta Bizkaiko koordinatzailea izan zen 2017ra arte.
Lanbidez Leioako ostalaritza eskolako irakaslea, Eusko Alkartasunaren sorreratik, 1986tik, alderdiko kidea da. Hiru legealdi egin ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan: 2007an, EArekin; 2011n, Bildurekin; eta 2015ean, EH Bildurekin.