Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aulestiko horma-irudiak zaharberritzeari ekin dio udalak

Trolebu Kultur Elkarteko eta Herri Batasunako kideek 90eko hamarkadan egindako margolanak berritu dituzte gaur gaurkoz. Ikusi Arte enpresa kontratatu dute lanak burutzeko, eta asmoa herritarrek urte luzez aurrera eramandako borrokak bistaratzea da.

Ikusi Arte enpresako langileak Trolebu Kultur Elkarteko kideek margotutako horma-irudia.
Ander Makazaga
Aulesti
2019/07/09

Aulestiko Udalak herrian dauden “horma-irudi historikoak” berritzeari ekin dio. Gaur gaurkoz hiru dira zaharberritu dituzten margolanak, eta Lekeitioko Ikusi Arte enpresa kontratatu dute lanak burutzeko. 90eko hamarkadako horma-irudiak dira gehienak, Trolebu Kultur Elkarteak eta Herri Batasunak margotutakoak.

«Eskola txikien eta medikuak euskalduntzearen aldeko kanpainen margolanak dira, batetik, Trolebu Kultur Elkarteak egindakoak. 1991n eta 1998an margotu zituzten. Bestea, Herri Batasunako kideek egin zuten, eta Euskal Herria ageri da Denon artean Euskadi askatuko dugu lemarekin. 1989an maergotutakoa da», adierazi du Jone Antsotegi Aulestiko alkateak.

Horrez gain, kanposantu inguruan, Lekeitiora doan bidean, erdi ezabatuta dagoen margolana ere berreskuratu nahi duela esan du Antsotegik, Euskara oztopo guztien gainetik esaldia margotuta daukana, hau ere Trolebuko kideek egindakoa.

Herri Batasunak egindako horma-irudia

Herri Batasunak egindako horma-irudia. Argazkia: Eli Azpiazu

Historia aldarriaktuz. Herritarrek urte luzez aurrera eramandako borrokak bistaratzeko asmoz, eta aurreko legealdian sortu zen ideiari jarraipena emanez, herri batzar parte hartzailean erabaki dute udal ordezkariek proiektua martxan jartzea.

Horretarako, aurrekontuaren parte bat gorde eta horma-irudiak zaharberritzera bideratu dutela adierazi du alkateak: «Herrian hiru horma-irudi adierazgarri daude, urte askotan herriaren bizitasunaren adierazgarri izan direnak. Berritze prozesu honekin Aulestiko historia aldarrikatu nahi dugu».

Alkateak gogoratu du iraganean beste horma-irudi asko zeudela herrian, baina eraikinak berritzearekin batera desagertu egin zirela, hala nola, frontoian zegoena biziki gogoratu du Antsotegik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.