Gaur goizean egin du lasterketaren aurkezpena Lekeitioko Tximista atletismo taldeak. Lea-Artibaiko alkate, enpresa eta erakundeetako ordezkariak batu ditu ekimenak. Lasterketan parte hartzeko izen emotea zabalik dago.
Eskaerak udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira irailaren 20a baino lehen. Pertsona bakoitzeko eskaera bat aurkeztu ahal izango da, eta gogorarazi dutenez, soilik ibilgailu partikularrak sartu ahalko dira aparkalekuetan.
Trolebu Kultur Elkarteko eta Herri Batasunako kideek 90eko hamarkadan egindako margolanak berritu dituzte gaur gaurkoz. Ikusi Arte enpresa kontratatu dute lanak burutzeko, eta asmoa herritarrek urte luzez aurrera eramandako borrokak bistaratzea da.
XI. urtez egiten den kirol ekitaldiaren balorazio ona egin dute antolatzaileek. Triatloia hobeto ezagutu eta kirola eginez gozatu zuten gazteek.
Karmengo elizan abestuko dute eguenean [uztailak 11], 22:00etan, eta errepertorioa askotariko kantekin osatu dutela aurreratu du Yolanda Loira Emeki Koraleko zuzendariak
Ongietorri ekitaldia barikuan [uztailak 12] egingo dute, 13:30ean, Kalekurutzeko eskaileretan. Oporrak Bakean programari esker, lau umek bestelako esperientzia bizitzeko aukera izango dute udan Ondarroan.
Kuadrilla Eguneko lan taldeak aurreko urteotako antzeko egitaraua mantentzea erabaki du. Hurrengo batzarra uztailaren 15ean egingo dute.