Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

280 bat igerilarik parte hartuko dute Ondarroako 34. itsas lasterketan

Itsas lasterketa ezaguna zapatuan [uztailak 12] egingo dute, 10:30ean hasita. Parte hartu nahi dutenek bertan egunean izena emateko aukera edukiko dute, 10:00ak aurretik.

Ondarroako itsas igeri lasterketa Ondarroako itsas igeri lasterketa
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/07/10

Zapatuan [uztailak 12] Ondarroako 34. itsas lasterketa-Elena Fernandez Iturrioz memoriala egongo da jokoan. Ondarru Igeri Taldeak antolatuta egingo da proba, eta igorri dituzten datuen arabera, 280 bat igerilari federatuk eta ez federatuk parte hartzeko izena eman dute aldez aurretik. “Aurten beste urte batzuetan baino igerilari gutxiago batuko gara. Asteburuan beste bi proba ere badaude, eta batzuk hara joango direla uste dugu”.

Lasterketa 10:30ean hasiko da Arrigorri hondartzan, eta aurretiaz izena eman barik duten igerilariek egunean bertan izena emateko aukera izango dutela aurreratu dute antolatzaileek. Parte hartu nahi dutenek 10:00ak aurretik agertu beharko dute hondartzan ipiniko duten mahaira. Azpimarratu dutenez, dortsalak ere 10:00ak aurretik jaso beharko dira hondartzako mahaian.

Ohi modura, bi lasterketa antolatu dituzte. Lehen txandan haur mailakoek (2005 eta 2009 bitartean jaiotakoek) egingo dute igeri. Bigarren txandan, berriz, nagusiak ariko dira nor baino nor azkarrago. Haurrek 600 metro egin beharko dituzte igeri Ondarroako badian bertan, eta nagusiek, aldiz, 1.600 metroko zirkuitua osatu beharko dute; hondartzatik irten eta portuko musturra baino haratago egongo den buiara joan eta handik Saturraran parera joan beharko dute. Uretara dzanga egiten lehenak haur mailako mutilak izango dira, eta azken mutila hondartzara ailegatzen denean, orduantxe hasiko dira igerian neskak. Nagusien kasuan ere gizonezkoak izango dira uretaratzen lehenak. Igerilariak lehen buia parera ailegatzen direnean hasiko da emakumezkoen lasterketa.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, parte hartzaileek arropak eta motxilak gordetzeko txokoa edukiko dute, baita aparkalekua ere. “Bertora autoz datozenek portuan aparkalekua edukiko dute. Hori bai, nahitaez, 10:00ak aurretik etorri beharko dute”.

Sariei dagokienez, parte hartzaile guztiek oroigarriren bat jasoko dute. Horrez gain, lau kategoriatan banatuta emango dira sariak: haurrak, senior, master eta beterano kategorietan. Ondarru Igeri Taldeko igerilari diren eta izandakoen artean ere, ohi modura, Elena Fernandez Iturrioz sari berezia banatuko dute. Proban parte hartzen duten igerilari nagusienek ere sari berezia jasoko dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.