Markina-Xemeingo Txosna Batzordeak egitarau berezia prestatu du herriko jaiak ospatzeko. Martitzenera bitartean egongo dira ekintzak, urtero modura, Zelaiaren beheko partean kokatu duten gunean.
Hondakinak batzeko 54 gune berezi zehaztu dituzte mankomunazgoan, eta bizilagunek etxean jasotako txartelarekin ireki ahal izango dituzte hondakin organikoen eta errefusaren edukiontzi berriak.
Nobela sortzeko bekara lanak aurkezteko interesa dutenek irailaren 30a arteko epea izango dute. Irabazleak, ohi modura, 6.000 euroko saria jasoko du eta eleberria argitaratuko du Elkar argiteletxeaz.
Uztailaren 12an eta 19an [barikuak] izango dira emanaldiak, printzipioz, eta antolatzaileen helburu nagusia euskara sustatzea da.
Itsas lasterketa ezaguna zapatuan [uztailak 12] egingo dute, 10:30ean hasita. Parte hartu nahi dutenek bertan egunean izena emateko aukera edukiko dute, 10:00ak aurretik.
Jai Batzordeak hartu du aurten jaiak antolatzeko ardura eta Oiz mendira elkarrekin igotzeko deialdia egin du. Horrez gain, Sabin bakarlariaren emanaldiaz gozatu ahalko dute bertaratutakoek, aurrenekoz.
Iazko kalteak handiak izan zirela diote. “Ermita barruan Maria Madalenaren irudia hondatu eta gurutzea erre zuten. Ermita ondoko etxera eta txokora ere sartu ziren", esan dute auzotarrek.
Neska gazte talde batek zapatu arratsaldean [uztailak 6] borondatez jaso zituen plastiko hondakinak. Batik bat gozoki poltsak jaso zituzten.
Bolu baserriaren atzeko zelaia da erre dena. Auzotarrak mobilizatu dira, eta ur baldakadaka sutea kontrolatzen saiatu dira, suhiltzaileak ailegatu arte.
Mutrikuko laranga auzoko hotelak bigarrenez jaso du Ecolabel ziurtagiria. Debabarrena eskualdeko beste bi enpresek ere ziurtagiri bera eskuratu dute.
Domekan [uztailak 14] Esklerosi anizkoitza duten pertsonen aldeko elkartasun olatuekin bustiko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 70 bat igerileku eta hondartza.