Datozen egunotan karmenak ospatuko dituzte Ondarroan, Galizia Etxearen eskutik. Barikuan [uztailak 12] hasi eta domekara [uztailak 14] bitartean, askotariko kultur ekintzez gozatzeko aukera egongo da Itsasaurre plazan.
Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkartea jaien hasierako pregoia botatzeko aukeratu dute. Izendapena taldearen ibilbidea herriaren aurrean jai giroan goraipatzeko era dela diote.
Lasterketa domekan [uztailak 14] izango da. Kadeteak 09:30ean hasiko dira pedalei eragiten, eta 42 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Junior, 23 urtez azpiko eta elite mailakoek, aldiz, 75 kilometro egin beharko dituzte 11:30ean hasita.
1794ko abuztuaren 28tik 30era, Konbentzioaren Gerraren barruan, frantsesek Ondarroari su eman zioten, eta hilketak eta kartzeleratzeak ere egon ziren.
Arbe-Lekerika eta Erik-Irastorza neurtuko dira domekako lehen finalaurrekoan eta Hormaetxea-Aimar eta Goikoetxea-Aldazabal bigarrenean.
Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolak eta Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak Euskal Herriko Zesta-Puntako Herriarteko Txapelketaren finala jokatuko dute barikuan [uztailak 12]. Pilota jaialdia Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatuko dute, 18:00etan hasita.
Open water, amateur eta txikien kategoriako norgehiagokak antolatu ditu Lekeitioko Hegaluze Arrantza Elkarteak. Zapatuan lehiatuko da txallengea Lekeitioko uretan.
Erakusketa Xabier Mina itsas biologoak eta Mutrikuko Kardala akuakultura eskolak antolatuta dago, eta domekara arte [uztailak 14] dago ikusgai.