Asteburuan Ondarroako portuan aparkatu ahal izango da, Karmengo jaiak direla eta
Aparkalekua bihar eta etzi zabalduko dute bakarrik, Ondarroako Udalaren eskariz.
Ondarroako Udalaren eskariz, Portu Zuzendaritzako portuko aparkalekua zabalduko du zapatuan [uztailak 13] eta domekan [uztailak 14]. Udalak, modu horretara, Galizia Etxeak antolatutako Karmengo jaietara datorrenari herrian bertan aparkalekua aurkitzeko erraztasunak eman nahi izan dizkio. Udalak, bestalde, jaiez, herriaz eta hondartzaz gozatzera datozenei garraio publikoa erabiltzeko deia egin die.