Iñaki Salaberriak eta Nerea Santosek irabazi dute Ondarroako 34. itsas lasterketa
Ondarru Igeri Taldeko igerilari diren eta izandakoen artean banatzen den Elena Fernandez Iturrioz saria Ziortza Torrontegik eta Mikel Iriondok jaso dute.

Bidasoa Kirol Klubeko Iñaki Salaberria irundarrak 19 minutu eta 43,85 segundo behar izan zituen 1.600 metroko zeharkaldia amaitzeko. Salaberriak, gainera, nagusitasun osoz irabazi zuten proba; ia minutu bateko abantaila atera zion hurrengo sailkatuari. Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldeko Nerea Santos urnietarrak, berriz, 21 minutu eta 25,63 segundo behar izan zituen distantzia bera igerian egiteko. Emakumeen lasterketaren amaiera, berriz, azken metroetan erabaki zen. Santosek ia 2 segundoko aldea atera zio Ana Vega master mailako irabazleari.
Master mailako irabazleak Taosa igeriketa taldeko Mikel Mangas eta Kairoscore taldeko Ana Vega izan ziren. Beterano mailako onenak Kairoscore taldeko Rafael Loyola eta Oñati taldeko Leire Ceciaga izan ziren.
Ondarru Igeri Taldeko igerilari diren eta izandakoen artean banatzen den Elena Fernandez Iturrioz saria, berriz, Ziortza Torrontegik eta Mikel Iriondok jaso zuten. Torrontegi, gainera, senior mailako hirugarren sailkatua izan zen. Iriondok, ostera, master mailan bigarren amaitu zuen. Kategoria bakoitzeko sari nagusiez gain, urtero proban parte hartzen duten igerilari nagusienek ere sari berezia jaso zuten. Aurten sari hori Carlos Santana (1940) eta Isabel Maiora (1956) donostiarrentzat izan da.
Nagusi mailako lasterketaz gain, 2005 eta 2009 bitartean jaiotakoek haur mailako lasterketa egin zuten Ondarroako badian bertan. Elgoibar taldeko Iker Calvo eta Izarraitz Igeri Taldeko Elene Sudupe izan ziren 600 metroko lasterketa egiten azkarrenak.
Ondarru Igeri Taldeak antolatu zuen kirol proba ezaguna, eta agertu dutenez, 300 igerilari nor baino nor azkarrago ibili ziren Ondarroako 34. itsas lasterketa-Elena Fernandez Iturrioz memorialean zapatu [uztailak 13] goizean. Antolatzaileak pozik geratu ziren zeharkaldiagaz. “Oso giro ona egon zen. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei”.
SAILKAPENA:
- Orokorra (txapeldunak)
- 1. emakumea. Nerea Santos Lastre (Buruntzaldea): 21.25,63.
- 1. gizonezkoa. Iñaki Salaberria Garcia (Bidasoa): 19.43,85.
- Seniorrak
- Emakumeak
- Nerea Santos Sasttre (Buruntzaldea): 21.25,63.
- Oiane Berganzo Calvo (Portugalete): 22.46,92.
- Ziortza Torrontegi Roo (Ondarru): 23.57,23.
- Gizonezkoak
- Iñaki Salaberria Garcia (Bidasoa): 19.43,85.
- Eleder Ibabe Tatiegi (Aloñamendi): 21.22,65.
- Oier Eraña Arbulu (Bergara): 21.28,44.
- Emakumeak
- Masterrak
- Emakumeak
- Ana Vega Valencia (Kairoscore): 21.27,27.
- Irune Agirre Martinez (Algorta): 26.27,52.
- Yoli Pastor Urdangarin (Hernani): 26.29,27.
- Gizonezkoak
- Mikel Mangas Beobide (Taosa): 20.36,90.
- Mikel Iriondo Anakabe (Getxo): 21.23,28.
- Mikel Aramaio Aristondo (Ondarru): 22.12,96.
- Emakumeak
- Beteranoak
- Emakumeak
- Leire Ceciaga Lizarra (Oñati): 23.45,88.
- Marta Bodegas (Donosti): 24.45,80.
- Rebeca Larrañaga Udabe (Azpeitia): 27.46,12.
- Gizonezkoak
- Rafael Loyola Iriondo (Kairoscore): 20.40,20.
- Javi Etxarri (Donosti): 21.16,80.
- Asier Astigarraga Olaizola (Zarautz): 23.09,53.
- Emakumeak
- Txiki mailako lasterketa
- Emakumeak
- Elene Sudupe Zabaleta (Izarraitz): 06.50,36.
- Katia De la Fuente Zurutuza (Fortuna): 06.54,26.
- Anne Sagarmendi Urbieta (Izarraitz): 07.05,39.
- Gizonezkoak
- Iker Calvo Villalobos (Elgoibar): 06.28,23.
- Martin Iriondo Lizaso (Zarautz): 06.41,91.
- Urko Badiola Anduaga (Lekeitio): 06.43,71.
- Emakumeak