Barikua da Aulestiko San Blas elkarteak Zestoara antolatu duen irteeran izena emateko azken eguna
Lehendabizi Ekainberri kobaren erreplika bisitatuko dute izena ematen dutenek, eta ostean Itsas-Baserriko lagunekin bazkalduko dute Oianume sagardotegian.
Aulestiko Hirugarren Adinekoen eta Pentsiodunen San Blas elkarteak Zestoara irteera antolatu du uztailaren 23rako [martitzena], eta bertaratu nahi duenak uztailaren 19a [barikua] izango du aldez aurretik izena emateko azken eguna.
Bi telefono zenbaki luzatu dituzte irteeraren antolatzaileek parte hartu nahi dutenek tokia gordeta izan dezaten: 94-627 92 06 (Marisabel) eta 94-627 90 98 (Esther). Bidaiaren kostua 29 eurokoa izango da.
Antolatzaileek adierazi dutenez, 09:30ean irtengo dira Torrezelaitik eta 10:30etarako aurreikusten dute Zestoan egotea. Ekainberri kobaren erreplika bisitatuko dute izena ematen dutenek martitzenean, eta “nahi duenak herrian buelta bat emateko astia ere izango du”. Kobara egindako bisitaren ostean Itsas-Berriko lagunekin bazkalduko dute bertaratutakoek, Oianume sagardotegian.