Iñigo Arantzamendi ondarrutarra, hirugarren Marimurumendi mendi maratoian
Kirolari ondarrutarrak bigarrenez egin du Ehunmilak probaren anai-arreba txikia. Oraingoan ere podiuma lortu du.
Iñigo Arantzamendi Alkorta ondarrutarrak 3.39.36 behar izan zuen V. Marimurumendi mendi maratoia amaitzeko. Ehunmilak probako anai-arreba txikia bigarrenez egin du ondarrutarrak, eta oraingoan ere podiuma lortu du. Iaz bigarren postuan sailkatu bazen ere, aurten iazko marka hobetzea lortu du. Ia 15 minutu gutxiagoan osatu du 42,195 kilometroko eta 2.300 metroko desnibela duen ibilbidea.
265 korrikalari parte hartu zuten Beasaingo kirol proban, eta horietan azkarrena Samuel Davila izan zen. 3.29.29 behar izan zituzten ibilbidea amaitzeko. Bigarren postuan, berriz, Bartosz Gorczyca poloniarra sailkatu zen.