Ondarroan zabaldu berri duten apustu etxearen aurkako protesta egin dute
Gaur [uztailak 18] zabaldu duten apustu etxearen aurkako protesta isila egin dute lokalaren aurrean batutakoek.
Herrian sortu den plataformaren deiari erantzunez, eta “halako lokalek herriari eta herritarrei ekarri ahal dizkieten kalteak aurreikusita”, apustu etxeak Ondarroatik kanpora nahi dituztela salatu dute Augustin Zubikarai plazan batu diren hainbat herritarrek. Hain zuzen ere, gaur [uztailak 18] iluntzean zabaldu duten apustu etxearen aurkako protesta isila egin dute lokalaren aurrean batutakoek, Herrixaz ez jokatu, apustuetxeik ez lelopean. 150 herritar inguru batu dira elkarretaratzean.