Sute txiki bat piztu da Ondarroako Kamiñaldeko lanetan
Ondarroako udal iturriek jakitera eman dutenez, gaur [uztailak 18], 12:30ak inguruan, sute txiki bat piztu da Kamiñaldeko goiko aldean egiten ari diren lanetan. Antza denez, hesituta zegoen lan eremuan, zulatzeko makina baten eragindako txinparta batek sare-begia erre du, eta hortxe da sua. Azpimarratu dutenez, sutearen eraginez inor ez da zauritu. Sua denbora gutxian itzali dutela baieztatu dute. “Suhiltzaileak bertaratu orduko langileek beraiek itzuli dute sua”.