Urdaibaik eta Kaikuk irabazi dute Lekeition lehiatu dituzten Bizkaiko Traineru Txapelketak
Gizonezkoen proban talde bermeotarrak Santurtzi eta Zierbena izan zituen atzetik. Emakumezkoenean, aldiz, Deustu eta Ondarroa sailkatu ziren bigarren eta hirugarren.
Bizkaiko Traineru Txapelketak lehiatu zituzten atzo Lekeition, eta Urdaibai nagusitu zen gizonezko estropadan; Kaiku, aldiz, emakumezkoenean. Biek ala biek iazko emaitza errepikatu dute.
Hamabigarren aldiz lortu du talde bermeotarrak Bizkaiko Txapelketa irabaztea. Badirudi denboraldi hasieran emandako itxura kaxkarra iraganeko kontuak besterik ez direla, izan ere, aurreko igandean [uztailaren 14a] lortutako bigarren postuaren ostean, indarberituta ekin zion Urdaibaik atzo lanari.
Hirugarren txandan itsasoratu zen aldamenean Santurtzi, Zierbena eta Kaiku zituela, eta beraien arteko lehia estua espero zen. Hala ere, lehen ziabogan jada tarte polita atera eta hurrengoetan ondo mantenzten jakin zuen talde bermeotarrak. 20minutu 56 segundu eta 41 ehunenetan ezarri zuten irabazleek denbora, eta zortzi segundu gehiago behar izan zituen Santurtzik. Hirugarren luzera arte Zierbenak estu hartu zuen biagrren sailaktua, baina 10 segundotako tartearekin helmugaratzea lortu zuen. Kaiku, aldiz, hasiera hasieratik atzeran gelditu zen eta txapelketako sailkapenean Ondarroak hartu zion aurre. Bigarren txandan gailenduz, probaren irabazleek baino 31 segundo gehiago behar izan zituen talde ondarrutarrak bukaeran, eta uztailaren 31n Hondarribian lehiatuko duten Euskadiko Txapelketarako sailkatu dira.
Etxeko taldeak, Isuntzak, maila ona eman zuen, eta horren adierazle da lortutako seigarren postua. Arkote, Deustu, Busturialdea, Getxo eta Portugalete izan zituen atzetik. Busturialdea lehenengo txandan lehiatu zen, eta urdaibaik baino 3 minutu gehiago behar izan zituen helmugan. Bestalde, Gipuzkoako Traineru Txapelketan parte haru zuen Mutrikuk. Donostian lehiatu zuten proba eta hamargarren sailaktu zen lehen txandan itsasoratuta.
Emakumezkoen proban, txapelketa hasi eta bukatu jaun eta jabe izan zen Kaiku (12:26,05). Bigarren sailkatutako Deusturi 12 segundo atera zizkion, eta bikoitza Ondarroari. Isuntza izan zen laugarrena, irabazlearengandik 32 segundotara. Lauek parte hartuko dute Euskadiko Txapelketan.