Idazle ondarrutarraren bigarren eleberria, 'Mussche' (2012), nederlanderara itzuli du Kathelijne Bonne idazleak, eta De Blauwe Tijger argitaletxeak argitaratu du. Itzulpenaren aurkezpen ekitaldia Ganten egin zuten, uztailaren 5ean [barikua]. Gaur gaurkoz, Uribek proiektu berriak dauzka aurreikusita.
Eguraldi onak lagunduta, jarduera guztiak normaltasun osoz aurrera eraman ahal izan dituztela azaldu dute antolatzaileek. Lau egunetan 21 ekintza burutu dira eta guztira, 19 konpainia eta kolektibok parte hartu dute jaialdian.
Bederatzi marrazkilari batuko dira zapatuan [uztailaren 27a] herrian, eta txokoz txoko ilustrazioak sortu ondoren elkarrekin bazkalduko dute.
Emakumeen ETE Ligako 8. proba puntuagarria izango da egueneko norgehiagoka, eta gizonezkoen KAE1 ligako 9. estropada puntuagarria. 11:30ean hasiko da emakumeen proba eta 12:30ean, gizonezkoena.
Aurrekontuagaz "justu" ibili direlako eta "azpiegitura falta" izan dutelako erabaki dute hitzordua ez antolatzea.