Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Bitxikeriak
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Ondarroako Udalak aurrekontua onartu du, "oinarrizko zerbitzuak mantenduz"

Ondarroa
Udala

Iazkoa baino 2 milioi euro pasatxo gehiagoko aurrekontua onartu dute, gehiengo osoz. Ibaiondoko aparkalekuak esleituta lortuko den diru sarreren ia erdia (900.000) inbertitsioak egiteko erabiliko dutela esan dute.

Ondarroako Alde Zaharreko ikuspegi orokorra. Argazkia: Ondarroako Udala
2019/07/25
Nerea Bedialauneta Alkorta

Ondarroako Udalaren 2019 aurrekontua 12.423.856 eurokoa izango da, iazkoa baino 2.294.722,08 euro gehiago. Udalak azpimarratu duenez, oinarrizko zerbitzuak mantenduz eta proiektu zehatzetan pentsatuz onartu dute aurrekontua.

Eguaztenean [uztailak 24] onartu zuten aurrekontua, Kofradia Zaharrean egindako ohiko osoko bilkuran, gehiengo osoagaz. Aurrekontu proposamenak ez zuen aurkako bozkarik jaso; EH Bilduko zazpi zinegotziek aldeko botoa eman zuten, eta EAJko sei zinegotziak, ostera, abstenitu egin zen, «informazioa berandu jaso dutela eta aurrekontua bere osotasunean aztertzerik eduki ez dutela» argudiatuta.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak nabarmendu duenez, lehen kontua zerbitzuak mantentzea izan da. «Guretzat lehentasuna daukate herritarrentzat hain garrantzitsuak diren zerbitzuek, Herri Busak esaterako. Ongizatea funtsezkoa da». Gaineratu duenez, adinekoentzako zerbitzuei eta gazteentzako proiektuei  jarrraipena emateari ere garrantzi handia ematen diote. «Hainbat hobekuntza egin nahi ditugu Artibai Egoitzan, egoiliarren bizi kalitatea areagotzeko». Alkateak esan duenez, egoitza gaur egungo egoiliarren beharrizanetara egokitzeko proiektua jarriko dute martxan. «Orain dauden egoiliarrek lehengoak baino dependentzia maila altuagoa daukate, beraz, egoitza ere euren beharrizanetara egokitu behar dugu. Antiguako Ama ere oinarrizkoa da herriko helduentzat, eta hango aurrekontua ere mantendu egingo dugu». Hala, lehen mailako gizarte laguntzan ia 50.000 eurotan gehitu dute aurrekontua, 86.531,62 eurokoa izatetik 132.843,01 eurora pasa dute.

Alkateak etorkizuneko Ondarroa berdintasunean eta errespetuan eraikitzeko gazteekin egin beharreko lana ere azpimarratu du. Eta horretarako Etxelila, Gaztelekua, hezkidetza egitasmoa, ludoteka, euskara… funtsezkoak direla gogorarazi du.

1994tik berritu barik. Udal langileei dagokienez, Eneritz Basurko Pagoaga zinegotziak esan duenez 1994tik berritu barik zegoen udaleko langileen balorazio prozesua aurten amaitu dute, eta, ondorioz, horra bideratutako partida gehitu behar izan dute. Iaz baino 250.000 euro pasatxo gehiago bideratu dituzte horretara, 560.049,76 euro denetara. «Balorazio prozesuak ia hiru urte iraun ditu eta denon artean adostu ditugu ondorioak: udalak, langileek, sindikatuek… Balorea eman nahi izan diegu langileei, euren jarduna balorean ipini». Hein handi batean, prozesu horren garrantziak, aplikaziorako zailtasunek eta beste zenbait arazok atzeratu dute aurrekontu proposamena osoko bilkurara eramatea.

  • Hirigintza alorrari dagokionez, aurrekontuaren zati handi bat bertan inbertituko dutela jakitera eman dute; 2.357.787,66 euro denetara. Eta hortik 712.574,39 euro, bide publikoen zolaketan inbertitu dituzte. Udalak aurreratu duenez, hainbat kaletan hobekuntzak egiteko asmoa dute.
    Era berean, Zaldupeko zubitik Ibaiondorainora doan beheko pasealekuan dauden jarrilekuak aldatu egingo dituzte, baita Kantoipe kaleko kale argiteria ere. Artibai egoitzaren aurrean, berriz, umeentzako jolasgunea ipiniko dute. Udalak Zeledonio Arriola eraikina erabilgarri ipini nahi du, baina aurretik hainbat lan egin behar direla aurreratu dute. «Lehenik eta behin, San Ignazio kalera ematen duen hesia kendu eta plazatxo hori herritarren erabilerarako ipintzea izango da; horretarako beharrezkoa da leihoetan konponketak egitea». Horrez gain zimentazio kata berriak ere egingo dituzte, azterketekin jarraitzeko.
    Kamiñazpi auzoaren eraberritze prozesua ere abian ipini nahi dute, «baina auzoa osotasunean ikusita». Eta horretarako parte hartze prozesu bat ipiniko dute martxan auzotarrekin batera etorkizuneko Kamiñazpi nolakoa izango den erabakitzeko. «Auzoa irisgarria izatea izango da lehentasunetako bat. Horretarako aurten abiatuko den prozesu parte hartzaileak 25.000 euroko aurrekontua edukiko du. Parte hartze prozesu horren ostean etorriko da proiektua egitea, eta gero obra».
    Aparkalekuak ere ondarrutarren kezka nagusienetako bat direla jakitun, erronka horri aurre egiteko hiru oinarri dituela jakitera eman du udalak: batetik, Ibaiondoko aparkalekua zabalduko dute, bestetik, Zaldupe atzeko aparkalekua asfaltatuko dute (180.000 euroko partida gorde dute horretarako, baimen ofiziala lortutakoan lanak egiteko) eta, azkenik, Zaldupeko arau subsidiarioa aldatuko dute, futbol zelaiko aldagela berriak egin eta zelaiaren eta Ertzain Etxearen artean aparkaleku gehiago egin ahal izateko. Alkateak nabarmendu duenez, Zaldupe atzea ez da udalaren konpetentzia, «baina espero dugu behingoz baimen guztiak lortu eta aparkalekua egokitzea».
    Artabide inguruan ere hainbat hobekuntza egingo dituzte. Batzokiaren inguruan hobekuntza batzuk egingo dituzte, baita alboan dagoen Plaza Gorrian ere. Artabide eta Augustin Zubikarai plaza lotzen dituen eskailera ere eraberritzeko asmoa dutela agertu dute, «plazari itxura aldatuz».
  • Kirol arloan 1.101.423,94 euro inbertituko dituzte, eta bertan bi dira azpimarratu beharreko kontuak. Nagore Badiola Alberdi kirol zinegotziak azaldu duenez, udal kiroldegiko aurrekontua ia 275.000 eurotan gehituko dute, 717.388,37 eurotik 991.996,14ra, besteak beste, igogailu berria egin nahi delako. «Herriko kirol instalakuntzetan ere irisgarritasuna bermatzea lehen mailako erronka da guretzat». Horrez gain, Udal Arraun Egoitzan ere hobekuntzak egingo dituzte, 9.176,15 euro bideratuko dituzte horretarako.

Ibaiondoko aparkaleku guztiak emakida gisa esleitzerakoan 1,9 milioi euroko sarrera iritsiko da. Horietatik 900.000 euro bideratuko dira inbertsioetara eta gainerakoa gordeta dago Gotzaitegiarekin dagoen epaian gerta daitekeenagatik

Aparteko diru sarrera. Kultura arloak 500.541.97 euroko partida izango du erabilgarri, eta Ondarroak dauzkan beharrizanak kontuan hartuta, kultur plan estrategiko bat martxan jartzeko lehen urratsak emango dituztela adierazi dute. Ingurumen batzordera, ostera, 100.399,09 euroko partida bideratuko dute denetara. «Animalien ordenantza berriari buruzko kanpainak, sentsibilizazio kanpainak eta guneak egokitzeak igo dute batez ere aurrekontua». Berdura Plazaren egoera ikusita ere merkataritza alorretik ere esfortzu bat egingo da hutsik dauden guneak eraberritzeko eta plaza bera biziberritzeko.

Diru sarrerei dagokienez, ohiko sarrerez gain Ibaiondoko aparkalekuekin aparteko diru sarrerak edukiko dituztela aurreikusten dute. Txomin Agirre ikastolaren sotoan dauden 137 aparkalekuak eta 8 trastelekuak emakidan esleitzeari esker. Aurreikusi dutenez 900.000 euro lortuko dira horretatik, eta horiek bestelako inbertsioetara bideratu nahi dituzte. «Ibaiondoko aparkaleku guztiak emakida gisa esleitzerakoan 1,9 milioi euroko sarrera iritsiko da. Horietatik 900.000 euro bideratuko dira inbertsioetara eta gainerakoa gordeta dago Gotzaitegiarekin dagoen epaian gerta daitekeenagatik». Diru horri guztiari esker, hain zuzen, hainbat proiektu aurrera eramango dituzte, «herri irisgarriagoa eta berdintasunean oinarritutakoa lortzeko». Bizikleten aparkalekuak gehituko dituzte leku estrategikoetan, motorrentzako aparkalekuak egokituko dituzte, kiroldegiko igerilekuetan lanak egingo dituzte eta muskulazio gelan ekipamendua berrituko dute. Besteren artean, gainera, HAPOa finkatzen jarraituko dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

«
abendua 2019
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • abuztua 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • abuztua 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Errepidean zauritu edo hildako txirrindularien omenezko eskultura ipini dute Markina-Xemeinen

2019/12/09
Markina-Xemein
2

Kontzezioko Bertso Jaialdia, indartsu aurten ere

2019/12/09
Markina-Xemein
3

Izurde bat hilda agertu da Saturraranen

2019/12/09
Mutriku
  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Laguntzaileak
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

egin zaitez HITZAkide

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.  

Privacy & Cookies Policy

Necessary Always Enabled