Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Europako Lur Gaineko Sokatira Txapelketan ariko da Mutriku

Irlandako Castlebar hirian jokatuko da txapelketa. Europako txapelketaz gain, Munduko txapelketa ere jokatuko da gazte eta 23 urtez azpiko mailetan. Astelehenean [irailak 2] tiratzaileen omenezko ekitaldia egingo dute Mutrikun, Irlandarantz abiatzeko egunaren bezperan.

Mutriku Sokatira Taldea Mutriku Sokatira Taldea. Argazkia: Mutriku Sokatira Taldea
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/08/30

Txapelketa irailaren 4tik 8ra bitartean jokatuko da. Mutriku Sokatira Taldekoek nagusi mailako Europako Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren hiru kategoriatan parte hartuko dute: gizonezkoen 680 kilokoan, 640 kilokoan eta 560 kilokoan. “Hiru kategoriatan izena eman baldin badugu ere, 680 kilokoan, ziurrenik, kale egin beharko dugu. Getxoko taldekoek 580 kiloko mistoan jendea behar dute, eta litekeena da gure taldekide bat edo bi behar izatea taldea osatzeko. Hala bada, ez dugu 680 kilokoan parte hartuko”.

Lau euskal taldek parte hartuko dute lehian. Mutrikurekin batera, Gaztedi, Goiherri eta Getxo nor baino nor indartsuago ariko dira Frantzia, Belgika, Suitza, Letonia, Holanda, Italia, Ipar Irlanda, Eskozia, Gales, Irlanda, Ingalaterra, Polonia, Alemania, Israel, Suedia eta Txekiar Errepublikako hainbat talderen aurka.

Lehia eguenean [irailak 5] hasiko da, baina aurretik talde guztiek pisaketa egin beharko dute eguaztenean [irailak 4]. 110 lagun inguruk osatutako euskal delegazioa martitzenean [irailak 3] abiatuko da Irlandara. Tartean, txapelketan jardungo duten bi euskal epaile ere egongo dira: Jose Maria Markaida eta Jose Antonio Uriarte, Nazioarteko Sokatira Federazioak deituta ariko dira.

Javier Urresti Mutrikuko Sokatira Taldeko kideak azaldu duenez, zortzi tiratzaile, entrenatzailea eta taldeko laguntzailea abiatuko dira Irlandarantz,”besteak ez dira etorriko”. Honako tiratzaileak ariko dira Sebastian Gurrutxaga Agirre Loreto nuarbetarraren esanatera: Patxi Ituarte Salegi eta Garikoitz Arruti Agirregabiria mutrikuarrak, Javier Urresti Quinteiro eta Iker Goikoetxea Malasetxebarria ondarrutarrak, Xuban Muniozguren Arrate eta Ekaitz Salcedo Muñiz markina-xemeindarrak, Unai Goitia Goitiandia aulestiarra eta Raul Bilbao Iturri getxoztarra. “Rebeca Dominguez gu laguntzera etorriko da”. 

Irlandarantz abiatu aurretik, baina, euren omenezko ekitaldi xumea egingo dute astelehenean [irailak 2] Mutrikuko udaletxeko areto nagusian. 19:30ean ipini dute hitzordua. “Orain arte sariren bat lortuz gero egin izan diegu harrera, txapelketatik bueltan. Aurtengoan, berriz, aurretik herritarren babesa eta animoak jasotzeko ekitaldi bat antolatzea erabaki dugu”, azaldu dute mutrikuko udal ordezkariek.

Mutrikuarrei dagokionez, eguenean [irailak 5] 680 kiloko eta 560 kiloko kategorietan lehiatuko dira. Goizean, 680 kilokoan, eta arratsaldean, berriz, 560koan. Barikuan [irailak 6] arratsaldean, berriz, 640 kilokoan ariko dira.

Kluben arteko bi egunetako txapelketaren ondoren, Nazioen arteko nagusi mailako Europako Txapelketa eta Gazte eta 23 urtez azpiko Munduko Txapelketak ere jokatuko dira asteburuan [irailak 7 eta 8]. Eta Urrestik aurreratu duenez, Euskal Herriko selekzioagaz ere parte hartuko dute mutrikuko tiratzaileek.

Taldeak aurten sekulako denboraldia egin du. “Esperotakoa baino hobeto ibili gara”. 680 kiloko gizonezkoen kategorian, esate baterako, 2. postuan amaitu dute, eta, hori dela eta, kategoria horretan eurek ordezkatuko dute Euskal Herria. “Gure taldeko laurek egingo dugu tira Goiherriko beste laurekin batera”. 720 kiloko gizonezkoen kategorian ere parte hartuko dute taldeko hiru kidek, Goiherriko laurekin eta Gaztediko kide batekin batera. “Unai Goitiak eta Xuban Muniozgurenek, aldiz, Munduko Txapelketa jokatzera deitu dituzte 23 urtez azpiko selekzioarekin”.

Erlazionatutako edukiaTaldeari udalak egindako harrera

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.