Ospakizun herrikoi eta parte hartzailea izango da, eta Lea-Artibaiko eskualdeari zein euskal gizarte osoari gonbidapena egin diete egingo diren ekitaldietan parte har dezaten.
Maiatzaren 2an itxi eta lau hilabetera, berriro zabalduko dute kostako errepidea. 10:00etan Debatik Mutrikurako bidea zabalduko dute, eta 11:00etan Mutrikutik Debara doana.
2019ko San Antolin Jaietan murgiltzen hasiko dira bihartik aurrera lekeitiarrak. Irailaren 8ra arte era guztietako ekimenez beteko dira herriko kaleak, herritar guztiek gozatu ahal izateko. Eraso sexisten kontrako manifestazioak hartuko ditu kaleak jaien atarian.
Ondarroa Arraun Elkarteko gizonezkoen trainerua izan da Kontxako sailkapen estropadako azkarrena; Isuntza eta Mutriku estropadan aritzeko txartelik gabe geratu dira. Emakumezkoen estropadarako sailkatu ez badira ere, Ondarroak eta Isuntzako taldeek maila bikaina erakutsi dute.
Irlandako Castlebar hirian jokatuko da txapelketa. Europako txapelketaz gain, Munduko txapelketa ere jokatuko da gazte eta 23 urtez azpiko mailetan. Astelehenean [irailak 2] tiratzaileen omenezko ekitaldia egingo dute Mutrikun, Irlandarantz abiatzeko egunaren bezperan.