Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kontxan ohorezko txandan arraun egiteko aukera barik geratu da Ondarroa

Ondarroak zazpigarren amaitu du Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Urdaibai, Donostiarra eta Kaikugaz batera ariko da txandan.

Ondarroa Kontxa. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/09/02

Sailkapen estropadarik onena egin ostean, Kontxako Bandera irabazteko aukerarik barik geratu da Ondarroa. Gizonezkoen lehian Antiguako Ama-k zazpigarren amaitu du lehen jardunaldia, irabazlearengandik 30 segundo eta 42 ehunenekora amaituta lanak. Hala ere, ametsa beteta pozik daude ondarrutarrak. Zaleek, esaterako, sekulako harrera egin zieten atzo [irailak 1] arraunlariei arrapalan.

Bandera datorren domekan [irailak 8] erabakiko bada ere, eta lehen jardunaldiko denborak ikusita, Hondarribiak edo Oriok dituzte bandera irabazteko aukerarik handienak. Hondarribiako trainerua nagusi izan zen lehen jardunaldiko bigarren txandan. Nagusitasun osoz irabazi zuten euren txandan (19.19,88), eta Orio lehenengo txandako irabazlearen aurretik amaitu zituzten lanak. Hala, 5,55 segundoko errentarekin ekingo dio bigarren jardunaldiari Ama Guadalupekoa-k.

Bigarren txandan Hondarribia eta Zierbena parez ibili ziren joanekoan, baina ziaboga bikaina eginda, itzuleran Zierbena (14 segundora), Donostiarra (23 segundora) eta Ondarroa (30 segundora) atzetik laga zituen Ama Gualupekoa-k.

Oriok ere estropada ederra egin zuen lehen txandan. Santurtziko taldeagaz lehia ikusgarria eduki zuen, aldea bi bat segundokoa ere izan zen, baina azkenean talde horiak abantailari eutsi, eta itzuleran erritmoa bizituta Sotera-k baino ia lau segundo arinago amaitu zuten lehia. Atzetik helmugaratu ziren Urdaibai (13 segundora) eta Kaiku (48 segundora).

Lehen jardunaldia eginda ohorezko txanda Hondarribiak, Oriok (5,54 segundora), Santurtzik (9,12 segundora) eta Zierbenak (14,94 segundora) jokatuko dute. Aurreko txandan, berriz, Bermeo (19,04 segundora), Donostiarra (23,30 segundora), Ondarroa (30,42 segundora) eta Kaiku (56,64 segundora) ariko dira nor baino nor azkarrago.

Eguneko bitxikeria Ondarroako arraunlariei gertatu zitzaien. Estropada amaitu eta atseden hartzen ari zirela, trainerua hondartzara bultzatu zuten itsasoaren indarrak eta korronteak. Arraunlariek ontzitik irten, eta bultz egin ostean, itsasora itzuli zuten.

Emakumezkoen lehian, berriz, ezusteko gutxi egon zen. Txiki trainerua izan zen lehenengoa; Arraun Lagunak baino 6,62 segundo arinago amaitu zituzten lanak. Hala ere, ezer ez dago erabakita; lehia ziurtatuta dago hurrengo jardunaldirako. Ohorezko txandan Orio, Arraun Lagunak, Hibaika eta San Juan ariko dira. Lehen txandan, berriz, Hondarribia, Riveira, Donostiarra eta Zumaia.

Erlazionatutako edukiaKontxara joateko autobusa antolatu du Ondarroa Arraun Elkarteak[ARGAZKI GALERIA] Kontxarako sailkatu eta gero Ondarroan egindako harrera

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.