Lanek etenik gabe jarraituko dutela eta bide baten mozketak egin beharko direla nabarmendu du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak gaur Mutrikura egin duen bisitan.
Atzo heldu zen Antero Lekeitiora, eta, urtero modura, mozorroak jantzita eman zioten herritarrek ongi etorria San Antolin jaietako protagonistari. Atzo giro ederrean ibilita, egun nagusiagaz gozatzeko aukera eduki dute gaur.
Ondarroak zazpigarren amaitu du Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Urdaibai, Donostiarra eta Kaikugaz batera ariko da txandan.
Auzotarren egunagaz amaitu dira jaiak Berriatuko Milloi auzoan. Asteburuan giro ederra izan dela nagusi esan dute auzotarrek.
Ordubeteko sei bisita ordu zehaztu dituzte Ondarroako udal ordezkariek.