Txomin Agirre azpiko aparkalekua bisitatzeko aukera zabaldu du Ondarroako Udalak
Ordubeteko sei bisita ordu zehaztu dituzte Ondarroako udal ordezkariek.
Datozen egunotan herritarrek Ibaiondoko aparkalekua bisitatzeko aukera edukiko dutela adierazi dute Ondarroako udal ordezkariek. “Herritar askok aparkalekuak eta trastelekuak zelakoak diren galdetu digu, eta, hortaz, bertatik bertara bisitatzeko aukera zabaltzea erabaki dugu, herritarrei zer eskatzen ari diren erakusteko”.
Herritarrei ahalik eta erraztasun gehien emate aldera, ordubeteko sei bisita ordu zehaztu dituzte. Honakoak ezarri dituzte:
- Irailak 5, eguena: 19:00etatik 20:00etara.
- Irailak 7, zapatua: 10:00etatik 11:00etara.
- Irailak 8, domeka: 19:00etatik 20:00etara.
- Irailak 12, eguena: 19:00etatik 20:00etara.
- Irailak 14, zapatua: 10:00etatik 11:00etara.
- Irailak 15, domeka: 19:00etatik 20:00etara.
Gogorarazi dutenez, aparkalekua 30 urtez emakida modura eduki nahi dutenek eskaerak egiteko epea zabalik edukiko dute irailaren 20ra arte. Udalak baldintza pleguen laburpena eta eskaera orria interesdunen eskura jarri ditu udalaren webgunean. “Hala ere, Erregistro Orokorrean ere eskuragarri dago dokumentazio guztia. Eskaerak ere bertan egin behar dira”.