Kontxara joateko autobusa antolatu du Ondarroa Arraun Elkarteak
Autobuserako izena gaur, bihar eta etzi eman ahal izango da, Ondarroako Arraun Elkartearen egoitzan bertan.
Kontxako Banderaren azken jardunaldirako ere autobusa antolatu dute arraun elkarteko arduradunek, eta nabarmendu dutenez, ahalik eta zale gehien gonbidatu nahi dituzte munduko arraun festarik ezagunenera. “Kontxa gorri gorri ipini dugu, eta gorriago ipiniko dugu oraingoan”.
Autobusean izena emateko aukera arraun elkartean bertan ipini dute. Hiru egunez egongo da horretarako aukera: gaur [irailak 3], bihar [irailak 4] eta etzi [irailak 5], 18:00etatik 20:00etara. Txartelaren prezioa 10 euroko dela aurreratu dute. Autobusak, domekan [irailak 8], 09:00etan irtengo du portutik, eta bueltarako hiru aukera ipini dituzte: bata, 15:00etan, bestea, 18:00etan eta, azkena, 21:00etan.
BIDEOA: Bermeo Arraun Argazkiak