Ondarroako Zaldupe ikastetxeko jolaslekua berritzen hasi dira
Naturagaz bat datorren eta hezkuntza eredu berrietara egokitzen den espazio berri, natural eta egokitua sortuko dute iraila amaitu orduko.
Zaldupe Eskola Publikoko jolastokiaren atzeko aldean zeuden ziburuak aldatzeari ekin diote aste honetan. Lanen aurrekontuaren osotasuna Ondarroako Udalak aurreratu dum baina Hezkuntza Sailak ordainduko du %60a, “urtero eskaintzen dituen laguntzen barnean onartutako proiektua baita”. Udal ordezkariek azaldu dutenez, iraila amaitu orduko lanak amaituta edukitzea aurreikusten dute.
Agertu dutenez, naturagaz bat datorren eta hezkuntza eredu berrietara egokitzen den espazio berri, natural eta egokitua sortuko dute Zaldupeko jolas eremu berriagaz. “Jolasgune tradizionaletik jolas eremu naturalerako jauzia emango da. Diseinu honetan espazioaren irisgarritasuna, balio ekologikoa eta erabilera didaktikoa mantendu eta indartzea lortu nahi da”.