Basurko memoriala zapatuan jokatuko dute Mutrikuko San Migel futbol zelaian
Zaleek Burumendi eta Berriatuko gazteak ikusteko aukera aproposa edukiko dute.
Mutriku Futbol Taldeak antolatuta, Miguel Angel Basurko zenaren gazte mailako omenezko memoriala jokatuko dute zapatuan [irailak 7], 11:00etan hasita, San Migel futbol zelaian. Herriko futbol taldeak urtero gonbidatzen du inguruko herriren bateko talderen bat, eta aurten, Berriatukoren aurkako buruz burukoa jokatutako dute Burumendiko gazteak.
Futbol partidua jokatzeaz gain, 2010an zendu zen Basurko “oroitzeko eta eskertzeko” ekitaldi xume bat ere egingo dutela aurreratu dute Mutriku Futbol Taldeko arduradunek. “Pisu handia eduki zuen taldean. Besteak beste, Burumendiren sortzaileetako bat izan zen. Urtero modura oroigarriren bat emango diegu Basurkoren senideei”. Antolatzaileek herritar guztiak partidaz gozatzera gonbidatuko dituzte.