Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Indartsu hasi dira Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak

Txupin jaurtiketa eta brindisarekin eman diete hasiera jaiei Mutrikuko Samikolla auzoan. Goizaldera arte luzatuko da jaia bertso musikatu, kontzertu eta erromeriarekin.

Samikollako jaietako auzo bazkaria.
Eider Mugartegi
Mutriku
2019/09/07

Auzotarren ilusio, gogo eta ekimenari esker geroz eta indartsuago bihurtzen ari dira Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak. Gaur [irailak 7] ere goizetik hasi da giro ona. Buruhandi eta erraldoien kalejirarekin estreinatu dute egitaraua eta ume eta helduek bete dute plaza. Orain arte, 13:00ak aldera irekitzen zuten txosna, baina 11:00ak alderako geroz eta jende gehiago hurreratzen dela eta, aurten aurrerago zabaltzea erabaki dute. Hala, San Nikolas Santuaren egunaren aurreko zapatuko ospakizuna egun osoko jai bihurtu da.

Eguraldia lagun izan dute gaurkoan, eta horrek ere izan du eragina. Hala ere, Samikollako Jai Batzordea urtez urte osatzen eta handitzen joan den egitarau oparoak ere badauka horretan zerikusirik. Ume, gazte eta helduak eduki dituzte kontuan, denen gustukoa izateko.

13:00etan bota dute jaien hasierako txupinazoa eta ohiko brindisa ere egin dute San Nikolas ermita aurrean. Eguerdian, berriz, 50 lagun inguru elkartu dira auzo bazkarian. Hasierako urteetan auzotarrek eurak egiten zuten bazkaria, baina jaia handituz joan ahala, zereginak ere bai, eta sukaldariak hartzen dituzte orain horretarako. Iaz bezala, paella bazkaldu dute aurten ere, eta oilaskoarekin eta postre ederrarekin osatu dute otordua.

Bertsoak eta musika. Goizeko puzgarriek libre utzitako lekua hartuko dute arratsaldean zezen txiki eta pottokek. Eta ondoren, bertso musikatu indartsua egongo da Jon Maia, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Onintza Enbeita Bizkaiko txapeldunarekin. Musikariak, berriz, Gari eta Ixak izango dira eta gai jartzailea Haritz Casacal.

Errietan talde mutrikuarraren kontzertuarekin eta Zirkiñik bez taldearen erromeriarekin luzatuko da gaua goizaldera arte. Samikollako Jai Batzordekoek azaldu dutenez, Errietan taldeak estreinako kontzertua eman zuen joan den urtean Samikollako jaietan, eta izandako harrera ona ikusita, aurten ere bertan egongo dira. “Talde ezberdinetan aritutako musikariak dira, eta harrera oso ona dute herrian. Iaz ere oso gustura geratu ginen eskaini zuten kontzertuarekin”.

10. urtea. 1946 urtean berriztu zutela ermita jakitera eman dute auzotarrek. Ordutik, irailaren 10ean, San Nikolas Eguna ospatu dute auzoan, baina jai zabalagoa egin asmoz, Samikollako Jai Batzordea (SJB) osatu zuten orain dela 10 urte, eta ordutik, San Nikolas santuaren egunaren aurreko zapatua ere festa eguna bihurtu dute. Azken urteetan, gazte gehiago batzen joan dira jai batzordera eta, azpimarratu dutenez, bultzada horrek eragin du jaia indartzea.

Samikollako jaiak autogestioz funtzionatzen duten jaiak direla ere azaldu dute jai batzordekoek. “Zozketa batekin eta barran ateratzen dugunaz ordaintzen ditugu”. Auzotarren borondatearekin hasi eta apurka-apurka bidea egiten joan dira azpiegiturak ere hobetuz.

Santuaren eguna. Azaldu bezala, gaurko ospakizunak martitzenean [irailak 10] izango du jarraipena. 11:00etan meza egongo da ermitan eta ondoren, omenaldia eta salda eta txorizoa. Urtero, auzotar bat omentzen dute san Nikolas egunean, baina ezustekoa izaten da.

Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019
Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak 2019

Erlazionatutako edukiaGarbiñe Agirregomezkortak esker onez jaso du Mutrikuko Samikolla auzoko jai batzordearen omenaldia

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.