Aurten ez dute Mutrikuko Arno Trail Sprint Race lasterketa egingo
Kostaldeko errepidea zabalik egongo zen edo ez ziur ez zegoenez, lasterketa aurten ez egitea erabaki dute.
Galbaixoko jaietan egin ohi den Arno Trail Sprint Race ez dutela aurten egingo agertu dute Kalbaixoko Kofradiako kideek. Aurten, hamargarrenez egin behar zuten lasterketa, baina kostaldeko errepidea zabalik egongo zen edo ez ziur ez zeudenez, antolakuntza bertan behera uztea erabaki dute. “Kostaldeko errepidea itxita zegoenez, zirkulazioa Galbaixotik bideratu dute, baita auzoetara sarrerak ere, eta horregatik ez ginen lasterketa antolatzen atrebitu. Prestakuntza lanekin askoz aurretik hasi behar izaten dugu, eta ezer ziurrik ez zegoenez aurten lasterketa ez egitea erabaki dugu, nahiz eta azkenean data hauetarako kostaldeko errepidea zabalik egon”.
Hori bai, Kalbaixoko Kofradiako kideek azpimarratu dutenez, datorren urtean lasterketa “normaltasun osoz” antolatzeko asmoa dute.